IRSEARABAn badaroagu denboratxo bat Euskararen erabilera areagotzeko planteamenduarekin. Poliki-poliki bagabiltza pausuak ematen Euskarak bere tokia izan dezan. 2023an Euskara Lantaldeak bultzatuta, plangintza global baten aldeko apustua egin zen, erabilera bultzatzearen xedearekin. Euskara Plana egiteko erabakia ere hartu zen eta oraintxe, lehendabiziko fasean gaude, diagnostiko fasean, alegia.
Ildo beretik, aurten, lehendabiziko aldiz Euskaraldian entitate bezala parte hartzera animatu gara. Ekintza hau maiatzaren 15etik 25era izango da. Euskara normalizatzeko nazio mailako dinamika bat da eta horren parte izatea garrantzitsua eta aukera paregabea dela pentsatzen dugu. Lotsak alde batera utzi eta aktibatu euskara!
Ekintza honen aurkezpena otsailaren 20an izan zen Donostiako San Telmo Museoan eta beste erakunde eta enpresa batzuekin batera, IRSEARABA ere bertan izan zen.
Euskararen presentzia areagotzeko asmotan eman dugu izena Euskaraldian agerraldian parte hartu dugun hiru entitateetako ordezkariok. Bakoitzak bere eremuan pausoak eman nahi ditugulako euskara gehiago eta modu erosoagoan erabili ahal izateko.


Izan zaitez AHOBIZI edo BELARRIPREST!!
EUSKARALDIA – ENTITATEEN AGERRALDIA
BERRIA ALBISTEA – ERAKUNDEEN AGERRALDIA
NAIZ ALBISTEA – ERAKUNDEEN AGERRALDIA
