Haur, nerabe eta haien familiei arreta eta laguntza psikosoziohezitzaile integrala eskaintzen dieten Babes Sistemaren programak biltzen ditu, gurasotasun positiboa sustatzeko.

GIZARTE ETA HEZKUNTZA-ZENTROAK

Gizarte- eta hezkuntza-zentroak (Landaburun, Zabalganan eta Osasun Iturri kalean) bizikidetza-unitateak dira, familiaren etxebizitzaren osagarriak, 10 haur eta/edo nerabe eskolaz kanpoko ordutegian artatzen dituztenak, funtsezko helburua izanik gurasoen laguntzarekin seme-alaben premiak asetzen eta haien garapen integrala optimizatzen laguntzea.

INFORMAZIO GEHIAGO

ADA PROGRAMA

Laguntza eta Garapen Egokituko Programa (ADA programa) familia-babeserako programa trinkoa da, arriskuan dauden eta haurren neurrizko babesgabetasun-arazoak dituzten familientzat, eta haien beharren eta bilakaeraren arabera ezartzen diren hainbat baliabide biltzen ditu: familia-hezitzaileak, familia-terapia, banakako esku-hartze psikoterapeutikoa, hezkuntza-taldeak, etab.

INFORMAZIO GEHIAGO

BIDATU PROGRAMA

Bidatu programa ardurapean seme-alaba adingabeak dituzten amentzako familia-babeserako programa da. Ama gazteak, baliabide pertsonal potentzialak dituztenak, baina ama une zailean izan direnak, hainbat arrazoirengatik, eta nolabaiteko laguntza pertsonal eta materiala behar dutenak seme-alabak behar bezala zaindu eta artatu ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO

SALBURUA PROGRAMA PSIKOSOZIAL ETA HEZITZAILEA

Familia-babeserako Salburua programa neurrizko babesgabetasuna jasateko arrisku-egoeran dauden haurrak edo nerabeak dituzten familientzat da. Esperientzia psikosozial eta hezitzailea da, non diziplinarteko talde batek hainbat baliabideren bitartez hartzen duen esku familiekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

HUETOS LAN AURREKO GIZARTE - ETA HEZKUNTZA-ZENTROA

Lan Aurreko Gizarte- eta Hezkuntza-zentroa familia-babeserako programa da, bizikidetza-erako hezkuntza- eta prestakuntza-esperientzia, non nerabeak eta gazteak lan-munduan txertatzeko eta autonomoak izateko prestatzen diren, beren garapen integrala bultzatuz eta familiei guraso-rolak beren gain hartzen lagunduz.

INFORMAZIO GEHIAGO

EGOKITZEN PROGRAMA

Egokitzen Banantze- eta Dibortzio-egoeretan Gurasokidetasun Positiborako Programa da, familiei beren guraso-trebetasunak hobetzen laguntzeko eta, horrela, seme-alabak familia-errealitate berrira egokitzeko eta modu osasungarrian hazteko ingurune segurua sortu ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO