Haustura edo dibortzio egoera gatazkatsuetan, laguntza psiko-hezitzailea ematen zaie familiei, gune neutral batean bisita erregimena bermatuz. Zehazki, programa hau eremu neutral eta egokia da, non, diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntzarekin eta segurtasun eta ongizate berme osoekin, krisi-egoeran dagoen edo jarraipen eta gizarte eta hezkuntza-laguntzako zerbitzua behar duen familia bateko kideak elkartzen diren, betiere ebazpen judizial bidez zehaztuta.
Helburua
- Banatzearen ondoren seme-alabek bi gurasoekin harremana izateko duten oinarrizko eskubidea betetzen dela bermatzea, eta haien garapen psikiko, afektibo eta emozional egokirako beharrezkoak diren loturak ezarriz.
- Euskarri fisiko izatea (lokala) eta puntualki, laguntza profesionala ematea gurasoei, autonomia lortzeko eta etorkizunean seme-alabekin harremanak mantentzea, zerbitzu honen mende egon gabe.
- Bisitak tutoretzapean egin behar direnean, seme-alaben osotasuna eta ongizatea zaintzea.
Kudeaketa
- Sail instituzionala: Eusko Jaurlaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Justizia Zuzendaritza. Espediente zk.: 13/2022-JU
- Zerbitzu kontratua, 2012tik gaur arte.
- Esku-hartze eremua: Arabako Lurralde Historikoa.
Kontaktua
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:30era eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
Telefonoa: 945 77 88 95