Huetos Lan Aurreko Gizarte- eta Hezkuntza-zentroa familia-babeserako programa da, bizikidetza-erako hezkuntza- eta prestakuntza-esperientzia, non nerabeak eta gazteak lan-munduan txertatzeko eta autonomoak izateko prestatzen diren, beren garapen integrala bultzatuz eta familiei guraso-rolak beren gain hartzen lagunduz. Andrazko eta gizonezko hezitzaile banak, Haur eta Familia Zerbitzuko profesionalek osatutako diziplinarteko talde batekin koordinatuta, bizikidetzatik lan egiten dute ordu batzuez, 10 gaztez osatutako talde batekin, haien integrazio soziolaboralerako eta autonomoak izateko prestatzeko, haien garapen integrala bultzatuz eta familiarekin batera rolak bereganatzeko lan eginez. Sexu bietako 16 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat da, pertsona autonomoak izanik Zentroan beren borondatez sartzeko motibatuta daudenentzat, hain zuzen ere.

Helburua

  • Gazteen lan-integrazioa eta autonomia pertsonala ingurune motibatzaile eta bizigarri batetik sustatzea.
  • Banakako prozesuetan laguntzea, gazteek dituzten gaitasunak sustatuz eta izan ditzaketen atzerapen edo gabezia kognitiboak, motibaziozkoak, jokabidezkoak eta abar arinduz.
  • Gazteen mendekotasun instituzionala eta haien familia-ingurunetik bananduak izateko prozesuen ondorioz sor daitezkeen gatazkak gainditzen laguntzeko prebentzio-estrategiak garatzea.

Kudeaketa

  • Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila. Espediente-zk.: 2022/CO_ASER/0052.
  • Zerbitzuak 2000tik gaur egunera arte ematen.