Bidatu programa ardurapean seme-alaba adingabeak dituzten amentzako familia-babeserako programa da. Ama gazteak, baliabide pertsonal potentzialak dituztenak, baina ama une zailean izan direnak, hainbat arrazoirengatik, eta nolabaiteko laguntza pertsonal eta materiala behar dutenak seme-alabak behar bezala zaindu eta artatu ahal izateko. Bakarrik dauden emakumeak, 18 urtetik gorakoak edo adingabe emantzipatuak, programan sartzeko unean gehienez 8 urteko seme-alabak dituztenak, familia-laguntzarik ez dutenak, edo laguntza eskasa dutenak, eta baliabide ekonomikorik gabeak.
Helburua
- Babesturiko ostatu-programa.
- Gizarte- eta hezkuntza-esparruan esku hartzeko gunea, non, harreraz gain, amen eta haien seme-alaben suspertzea, integrazioa eta garapen pertsonala ahalbidetzen diren.
- Haurren ongizatea hobetzea, babesgabetasun-egoerari amaiera emanda.
- Familia-unitateari eustea.
- Haurraren behar fisiko, sozial, kognitibo eta emozionalak bere familia-ingurunean asetzen direla ziurtatzea.
- Amei eta haien seme-alabei denen beharrak asetzeko laguntza-sare egonkor eta nahikoa eskaintzea.
Kudeaketa
- IRSEARABA S. COOP.-ek kudeaturiko programa. Espediente-zk.: 2023/CO_ASER/0120.
- Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila.
- Zerbitzuak 2008ko urritik ematen.