Laguntza eta Garapen Egokituko Programa (ADA programa) familia-babeserako programa trinkoa da, arriskuan dauden eta haurren neurrizko babesgabetasun-arazoak dituzten familientzat, eta haien beharren eta bilakaeraren arabera ezartzen diren hainbat baliabide biltzen ditu: familia-hezitzaileak, familia-terapia, banakako esku-hartze psikoterapeutikoa, hezkuntza-taldeak, etab. 1 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak dira, zeinetan, Haurren Zerbitzuak babesgabetasun-egoera baloratu ondoren, neurrizko babesgabetasuna dagoela ondorioztatu eta familia-babeserako programa hau abiatzea proposatzen den.
Helburua
- Haurren eskubideak babestea, beren familian mantenduta eta familia-nukleoari bere batasunari eusteko hainbat baliabide emanda, haurren ongizatea bermatuta egon dadin eta gurasoek seme-alabak behar bezala artatzeko beharrezko baliabideak eta gaitasunak izan ditzaten.
Kudeaketa
- Irsearabak sustaturiko programa. Ateka, Iniciativas y Proyectos Sociales S.L.-k kudeatua. Espediente-zk.: 2020/CO_ASER/0045.
- Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila.
- Zerbitzuak 2004ko ekainetik ematen.