IRSEARABA

GIZARTE EKIMENEKO KOOPERATIBA

1987an eratutako erakunde pribatua gara, jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duguna, eta bereziki Arabako Lurralde Historikoan.

Gure helburu orokorrak honako hauek dira: gizarte-bazterkeriarekin loturiko egoera pertsonal eta kolektiboetan eragitea, eta integrazio pertsonal eta sozialerako zailtasunak dituzten pertsonak hezkuntza, gizarte, kultura eta lanbidearen alorretan sustatzea.

Blogaren azken berriak

Ez galdu IRSEARABA-ren azken berriak! Gure blogean aurkituko dituzu gure proiektu, ekimen eta albiste guztiak.
irsearaba-35-aniversario-logo

Sinistu ala ez, 35 urte bete ditugu IRSEARABAN gizartea hobetzeko lanean, denok barne hartzen dituen, errespetatzen duen, berdintasunean oinarritzen den eta parte hartzea sustatzen duen gizarte baten alde.

ZER KUDEATZEN DUGU?

GIZARTE-EKIMENEKO IRSEARABA S. KOOP.-en helburuen artean, Gizarte Esku hartzearen esparruko Programak eta Zerbitzuak kudeatzea dago, baita toki-, erkidego- edo Estatu-mailako erakunde publiko zein pribatuekin hitzarturikoak edo kontrataturikoak ere.
punto-encuentro--familiar

FAMILIA BABESA

Babes-sistemako hainbat programa biltzen ditu, haur eta nerabeei eta haien familiei arreta eta laguntza psikosozial eta hezitzailea eskaintzen dizkietenak gurasotasun.
Informazio gehiago
hogares-funcionales

ETXE FUNTZIONALAK

Etxe Funtzionala edo harrera-pisua auzoan integraturiko etxebizitza da, non gehienez hamar haur edo nerabe bizi daitezkeen urte osoan, hezitzaile-talde batek artaturik. Baliabide hau gurasoen aldetik oinarrizko premiak ase gabe dituzten haur eta gazteentzat da.
Informazio gehiago
educacion-calle

KALEKO HEZKUNTZA

Kaleko Hezkuntza Programa haurra edo nerabea garatzen den gizarte- eta harreman-sisteman esku-hartze espezializatua egiteko baliabidea da, haren ingurune hurbilenean eta hiriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen antolamendu-testuinguruan lehen jarduera gisa.
Informazio gehiago
punto-encuentro--familiar

LANKIDETZA JUSTIZIAREKIN

Arabako Lurralde Historikoan, gazte-justiziaren arloko ingurune irekiko neurri judizialen betearazpena (SMMA) eta Arabako Deribazio Judizialaren bidezko Familia Elkargunea (FE) kudeatzen ditugu, biak ere Eusko Jaurlaritzaren mendekoak (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Justizia Zuzendaritza).
Informazio gehiago
programa-oinez

INKLUSIORAKO ESKU-HARTZEA ETA PROGRAMAK

Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen gizarte-inklusiorako zerbitzu eta programen helburua da pertsona horietako bakoitzari, banaka eta taldeka, beren trebetasun sozialak eta pertsonalak hobetzen laguntzea, bai eta ingurunean duten parte-hartzea ere.
Informazio gehiago
GARBINGURUNEXT

GARBINGURUNEXT: INGURUMEN-ZERBITZUAK

Irsearabak kudeaturiko programa eta zerbitzu guztietan hobekuntzak egitea ahalbidetuko diguten aukerak aztertzeko kezkatik sortu da. IRSEARABA S. COOP.-en Proiektu Orokorrean txertatua, ingurumenaren alorreko jardunbide egokien ezarpena bultzatu nahi du, gizarte esku hartzearen esparruko laguntza-prozesuen zeharkako ardatz gisa.
Informazio gehiago
programa-oinez

TRAPEZISTAK

Ibilbide pertsonalizatu eta integralen programa pilotua, erakundeen eta sailen arteko estrategia koordinatuan oinarritua, Euskadin familia-laguntzako sarerik ez duten migratzaile gazteen inklusio-prozesuak eta helduarora igarotzekoak bultzatzeko, leihatila bakar, erantzunkidetasun eta ikuspegi komunitarioko mekanismoen bidez. 2023ko uztailaren 18tik Araban ezarria, aurretik beste bi lurralde historikoetan bezala, IRSEARABA programan parte hartzen hasi da.
programa-oinez

HOUSING FIRST

Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Laguntza Programa bi modalitaterekin:

  1. Gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza eskaintzen duten etxebizitzak
    ―“Housing first” metodologiari jarraikiz― bizitegi-bazterkeriako egoeran
    dauden pertsonentzat, nagusiki 1. edo 2. kategoriakoentzat Etxegabetasunaren
    Europako Tipologiaren arabera (ETHOS).
  2. Gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza indibidualizatua Arabako Lurralde
    Historikoan bizi diren, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden eta GOFEren
    mendeko Informazio eta Gizarte Arretarako Bulegoko gizarte-langileek artatzen
    dituzten pertsonentzat.

Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunean eta etengabeko hobekuntzan konprometituak.

– IRSEARABA –

Gizarte Berrikuntzako proiektuak

Ideia berriak garatzeko eta gauzatzeko Gizarte Berrikuntzako proiektuak, erantzun eraginkorrak eskaintzen dituztenak eta gizarte behar berrien aurrean emaitza hobeak erakusten dituztenak.