ZORIONAK Beldur Barik lehiaketan parte hartu zenuten gazte guztioi! Eta…ZORIONAK irabazleei!!! Gasteizen 17 izan dira aurkeztutako lanak, horietako bost Kale Heziketa programan parte hartzen duten taldeen bideo-montajeak. Matxismoari aurre egiteko estrategia kolektiboak azaleratu nahi izan dituzte modu oso desberdinen (antzerki, kantak, dantza,…) bitartez.
Oso gertutik bizi izan ditugu talde hauek egindako lanak eta suertatu izan diren hausnarketen parte izan gara ere. Prozesua bera oso aberatsa izan dela ziurtatu dezakegu, taldeek Beldur Barik jarrera barneratu dute eta barne lanketa egiteko ere baliatu izan da.
Are gehiago, indarkeria sexistaren aurkako jarrera ez da soilik Kale Heziketako talde hauetan geratu, komunitate osora zabaldu egin da; institutoan, familian, lagun artean, auzokide artean,… Bideoak Gasteizko eremu desberdinetan zabaldu egin baita!
Ozen eta indarrez adierazi nahi dugu indarkeria sexistari aurre egiteko konpromezua hartzen dugula. Eraldaketarako prest gaude!!
Gasteizko Kale-Heziketako Udal Programak gazteen arteko harreman berdintsu, kontziente eta askea sustatu egiten du, bai gazteekin zein, modu profesionalean, bizi erronka handiak dituzten neska mutilekin erlazionatzen garenokin ere.
Aurten, inoiz baino gehiago, Beldur Barik jarrerarekin bat egiten dugu. Horren erakusgarri lehiaketan aurkeztu ditugun bideo ezberdinak.
El Programa Municipal de Educación de Calle de Vitoria-Gasteiz promueve decididamente las relaciones igualitarias, conscientes y libres por parte de los y las jóvenes y también por quienes, profesionalmente, nos relacionamos con chicos y chicas con grandes retos en su vida.
Este año apostamos, más que nunca, por la “Actitud Beldur Barik”. Y, como muestra, los siguientes videos que aportamos a concurso.
Bideo guztiak / Todos los videos: https://kalezkalevg.org/blog/noticias/beldurbariklehiaketa/
Web Beldur Barik”: Beldurbarik.eus